martes, 7 de junio de 2011
Hartz polarraren larruazalaren kolorea
Iraganean, zoologo zenbaitek uste zuten poloetako hartzen larru zuria bero galerak ahalik eta txikien izateko moldapena zela. Horien ustez, kolore zuria duten azalerek bero gutxiago galtzen dute azal ilunek baino. Baina, dirudienez, hori ez da horrela, animaliek bero gehiena izpi infragorrien bitartez galtzen baitute eta galera mota horretan azalaren koloreak ez baitu inolako eraginik. Hau da, larru argiko animaliek eta larru ilunekoek berdin galtzen dute beroa. Ordea, ez dute berdin irabazten beroa batzuek eta besteek. Izan ere, larru iluna dutenek bero gehiago jasotzen dute. Ondo baino hobeto dakigu hori, egun eguzkitsuetan arropa ilunak argiak baino bero gehiago ematen baitu. Pentsa genezake, beraz, Poloetan bizi diren ugaztunek larruazal iluna izan beharko luketela, baina hartzek, adibidez, edo azeriek, zuria dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario