Hartz polarren ingurunea
martes, 14 de junio de 2011
jueves, 9 de junio de 2011
Harrapatzaile hauek itsasoko animaliekin elikatzen dira. Izotza apurtzen den lekuetatik ibiltzen dira, animali hauek normalean ateratzen dira zulo horietatik airea hartzera. Aukera batbaldin badauka ez du zalantzarik berak arrapatu ez duen hilotza jateko adibidez bale bat bezala. Hartz polarra elika-kateko leku altuenean aukiten dira, ez dauka etsai naturalik.. Emea bere semeak zulo batzuetan dituzte naturako elementuetaz babesteko. 28 iletan ikasiko du bere amaren estrategiak bera babesteko. Hartzak animali bakartiak dira arrak bere motako hartz gazteak hil ahal ditu. Hartza polarrak oso erakargarria dira, baina harrapatzaile indartsua, eta ez die bildurrik gizakioi.Gizakiak urbil dauden zaborrategietan janaria hartzen dute eta beriek eta bere kumeak elikatzen dituzte.
miércoles, 8 de junio de 2011
Animali batzuk desagertzeko arriskuan daude
Lehorreko ugaztunetan, haragijale handiena hartz polarra da. Eta nekez agertuko da handiagorik. Biologoen kalkuluen arabera, 1.100 kilotik gorako harrapari batek arazo metaboliko handiegiak izango lituzke bizi ahal izateko. Antza, orain arteko datuek baieztatu egiten dute kalkulu hori; inoiz neurtu den hartzik handiena 1.002 kilokoa zen.Harrapari pisuagoek oso animalia handiak harrapatu beharko lituzkete, baina harrapaketa horren gastua ez luke konpentsatuko harrapatutakoak. Harrapari txikietan ez da hori gertatzen.
martes, 7 de junio de 2011
Hartz polarraren larruazalaren kolorea
Iraganean, zoologo zenbaitek uste zuten poloetako hartzen larru zuria bero galerak ahalik eta txikien izateko moldapena zela. Horien ustez, kolore zuria duten azalerek bero gutxiago galtzen dute azal ilunek baino. Baina, dirudienez, hori ez da horrela, animaliek bero gehiena izpi infragorrien bitartez galtzen baitute eta galera mota horretan azalaren koloreak ez baitu inolako eraginik. Hau da, larru argiko animaliek eta larru ilunekoek berdin galtzen dute beroa. Ordea, ez dute berdin irabazten beroa batzuek eta besteek. Izan ere, larru iluna dutenek bero gehiago jasotzen dute. Ondo baino hobeto dakigu hori, egun eguzkitsuetan arropa ilunak argiak baino bero gehiago ematen baitu. Pentsa genezake, beraz, Poloetan bizi diren ugaztunek larruazal iluna izan beharko luketela, baina hartzek, adibidez, edo azeriek, zuria dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)